lunes, 19 de abril de 2010

PLASTIKO MOTAK:






plastiko termoegonkorra eta termoplastiko


Sailkapenik orokorrenaren arabera bi plastiko mota daude (2):
- termoplastikoak- termoegonkorrak
Plastiko termoplastikoak berotan egitura kimikoan aldaketarik gertatzen ez zaien plastikoak dira. Izan ere, berotu eta moldeatu egin daitezke nahi beste aldiz.
Plastiko termoegonkorrak berotan moldeatuz gero, euren itxura aldaezina da.
Plastiko termoplastikoak, besteak beste, hurrengoak dira: PEa (polietilenoa), LDPEa (dentsitate baxuko polietilenoa), HDPEa (dentsitate altuko polietilenoa), PPa (polipropilenoa), PSa (poliestirenoa), EPSa (poliestireno puztua), PVCa (polibinil kloruroa) eta PETa (polietilen ftalatoa).
Plastiko termoengonkorrak, besteak beste, hurrengoak dira: Erretxina epoxidikoak, fenolikoak eta anidikoak eta poliuretanoak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario