lunes, 26 de abril de 2010

plastikoak fabrikatzeko teknikak


Estrusioa, orohar, masa bat moldeatzea edo forma ematea da, zehazki horretarako prestatutako irekidura batetatik irtenaraziz. Esanahi ezberdinak ditu hainbat gaietan:


Industrian, estrusioa, produktuak lortu ahal izateko lehengaien jarraikako erabilpena da, ohi, metalurgikoak, plastikoak eta elikagaietakoak (formadun aperitiboak, maskotentzako janaria...) Lehengaiek, fusioa, garraioa, presioa eta deformazioa jasan behar dute. Adibidez, plastikozko botila baten fabrikazio prozesua, birziklapenerako plastikoa eta koloratzaile mineralekin nahastutako aluminosilikatoen fusioan hasten da, tanta goriaren garraio eta hoztearekin jarraitzen du, matrize baten bidez deformatzen dena eta abiadura egoki batetara solidotzen da.


Fabrikazio prozedura hauek erabiltzen dira gehienbat :
estrusioa
moldeaketa: konpresio, puzte eta injekzio
arrabol bidezko prensaketa
hutsezko konformazioa





lunes, 19 de abril de 2010

PLASTIKO MOTAK:






plastiko termoegonkorra eta termoplastiko


Sailkapenik orokorrenaren arabera bi plastiko mota daude (2):
- termoplastikoak- termoegonkorrak
Plastiko termoplastikoak berotan egitura kimikoan aldaketarik gertatzen ez zaien plastikoak dira. Izan ere, berotu eta moldeatu egin daitezke nahi beste aldiz.
Plastiko termoegonkorrak berotan moldeatuz gero, euren itxura aldaezina da.
Plastiko termoplastikoak, besteak beste, hurrengoak dira: PEa (polietilenoa), LDPEa (dentsitate baxuko polietilenoa), HDPEa (dentsitate altuko polietilenoa), PPa (polipropilenoa), PSa (poliestirenoa), EPSa (poliestireno puztua), PVCa (polibinil kloruroa) eta PETa (polietilen ftalatoa).
Plastiko termoengonkorrak, besteak beste, hurrengoak dira: Erretxina epoxidikoak, fenolikoak eta anidikoak eta poliuretanoak.